Edesa Industrial
Akordiorik gabe bukatu da Garagartzako lan-erregulazioaren negoziazioa
Agentziak | Erredakzioa
Langileen ordezkarien hitzetan, enpresak aurkeztutako lan-erregulazio txostenak ‘’ez dio irtenbiderik ematen enpresak oinarrian dituen arazoei’’.
Edesa Industrial enpresak Garagartzako lantegian aurkeztutako lan-erregulazio txostena negoziatzeko epea nukatu egin da, bi aldeen arteko akordiorik gabe.
Enpresa batzordeak ohar batean adierazi duenez, gaur egin dute azken bilera, akordiorik gabe.
Zuzendaritzak konpromisoa hartu du lan-erregulazio txostenaren ‘’gutxieneko aplikazioa’’ egiteko; bi astetako izango da egosketa atalean eta 4 astekoa, berriz, garbiketa atalean. Ondoren, ‘’normaltasunez’’ ekingo diote jarduerari, enpresaren arabera.
Langileen ordezkarien hitzetan, lan-erregulazioak ‘’ez dio irtenbiderik ematen enpresaren oinarrizko arazoei’’, eta gaitzetsi egin duten enpresak ‘’jarduera sendotzea bermatuko duen etorkizuneko plan bat’’ aurkeztu ez izana.
Horregatik, batzordeak bilera ofiziala eskatu du ‘’enpresaren jabeekin’’.
‘’Zalantzarik ez daukagu CNA Fagor proiektua bideragarria dela, baina denon inplikazioa behar du’’, adierazi dute ohar horretan.