Itxi

Aurreikuspena

Gabonetan Hego Euskal Herrian 26.950 lanpostu sortuko omen dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Randstad enpresak egindako aurreikuspenen arabera, iaz baino 2.993 lan kontratu gehiago egingo dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gabonetako kanpainan Hego Euskal Herrian 26.950 lanpostu sortuko dira merkataritza, ostalaritza, logistika eta garraio sektoreetan, Randstad giza baliabideetako enpresak egindako aurreikuspenaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan 16.800 kontratu sortuko omen dira Gabonetan, iaz baino % 14,4 gehiago. 2015ean, 14.686 lanpostu sortu ziren. Lurraldez lurralde, hiru lurralde historikoetan gorakada izango da aurreko urteko datuekin alderatuta: Bizkaian % 16, Gipuzkoan % 12,4 eta Araban % 12.

Bestalde, Nafarroan 10.150 kontratu berri sortuko dira, iaz baino % 9,5 gehiago; izan ere, orduan 9.271 kontratu sinatu ziren.

Estatu espainiarrari dagokionez, Gabonetako kanpainan 338.300 kontratu sortuko dira aipaturiko sektoreetan, 2012an baino (201.335 kontratu) % 68 gehiago.

 

Bideoak (1)