Industria eolikoa
Gamesaren ezohiko batzarrak onartu egin du Siemensekin bat egitea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bat-egitea gauzatzen denean, konpainia munduko liderra izango da sektore eolikoan. Taldearen egoitzak Euskal Herrian jarraituko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gamesaren akziodunek ezohiko batzarra egin dute eta Siemensekin bat egitea onartu dute, botoen % 99,75ekin. Horrenbestez, bi konpainiek industria eolikoaren munduko talderik handiena osatuko dute.
Bat-egitea ekainean adostu zuten. Euskal enpresa Alemaniako konpainiaren aktibo eolikoen jabe egingo da, akzioak trukatuta. Simensek Gamesaren akzioen % 59 izango ditu, eta Iberdrolak, % 8.
Bat-egitea gauzatzen denean, munduko talde eolikorik handiena osatuko dute, eta 22.000 langile izango dituzte.
Egoitza nagusiak Euskal Herrian jarraituko du, Zamudion, eta bertan egingo dira lurreko aerosorgailuak; itsasoko negozioa, berriz, Alemaniatik eta Danimarkatik garatuko dute.