Itxi

Kontratu berria

Gamesak Indian sekula lortu duen kontraturik handiena sinatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Euskal konpainiak eguzkiaren energia aprobetxatzeko bi planta eraikiko ditu Karnataka eta Andhra Pradesh eskualdeetan. Ezustekorik ez badago, martxorako martxan izatea espero da.

Gamesa. Artxiboko argazkia: EiTB

Gamesak kontratua sinatu du Atria Power sustatzaile indiarrarekin, bi eguzki energia planta eraikitzeko Indian. Gamesak gaur jakinarazi duenez, Indian orain arte inoiz lortu duen kontraturik handiena da.

Eguzkiaren energia aprobetxatuz 90 eta 40 megawatt sortuko dituzten bi planta egingo ditu Karnataka eta Andhra Pradesh eskualdeetan, India hegoaldean.

Gamesa bi planta horien diseinua eta ingeniaritza lana egiteaz arduratuko da, eta baita eguzki energia argindar bihurtuko duten 96 plaka fotovoltaikoak egiteaz ere. Horiek amaitutakoan, bi plantak mantentzeko lanez ere arduratuko da Gamesa.

Ezustekorik ez badago, martxorako prest izatea espero du Gamesak.

 

Albisteak (3)