Itxi

Behin behineko datuak

BPGak % 3 egin du gora hirugarren hiruhilekoan

agentziak

Leer en Castellano

Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen aurrerapen datuen arabera, enplegua ere hazi da urtetik urterako tasan, % 1,8.

Barne Produktu Gordinak (BPG) % 3ko hazkundea izan du urtetik urterako tasan 2016ko hirugarren hiruhilekoan, zerbitzuen sektoreak izandako bultzadaren eraginez.

Aurreko hiruhilekoarekiko, aldiz, hiruhileko arteko % 0,6ko aldaketa izan da, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak aurreratutako datuen arabera.

Eskaintzaren arloan, Zerbitzuen sektorearen bilakaera positiboan, batik bat, eta Industriaren hazkunde erritmoari eustean oinarritu da 2016. urteko hirugarren hiruhilekoko hazkundea.

Bestalde, enpleguak, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta, % 1,8ko urte arteko hazkundea izan du aurtengo hirugarren hiruhilekoan, eta hiruhileko arteko hazkundea, berriz, % 0,2koa izan da.

Albisteak (1)