Forondako aireportua
Ryanairrek Frantzian kokatu du Gasteiz
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Martxoan Forondako aireportuan hegaldiak eskaintzen hasiko dela iragarri duen egunean sartu du hanka konpainiak.
Ryanair airelinea irlandarrak Frantzian kokatu du Gasteiz bere webgunean, martxoan Forondako aireportuan hegaldiak eskaintzen hasiko dela iragarri duen egunean.
Jose Espartero Ryanairreko Salmenta arduradunak Forondan eskainitiko dituzten lehen hegaldiak aurkeztu ditu gaur.
Horren esanetan, txartelak gaur bertan jarri dituzte salgai, martxotik Bergamo-Milanera eta Tenerifera joateko.
Konpainiaren webguneko mapan sartzean, baina, Gasteiz Frantzian agertzen zen, "akats" bat tarteko.
Hanka-sartzea dagoeneko konponduta dagoen arren, ez da Ryanairrek Gasteizekin egindako lehena, aspaldi Bilbon dagoela jarri baitzuen.