Pentsioak
Espainiako Gobernuak 9.500 milioi atera ditu pentsioen erreserbatik
Agentziak | Erredakzioa
Gizarte Segurantzak pentsioak eta abenduko aparteko ordainsaria ordaindu ahal izateko hartu du erabaki hori.
Espainiako Gizarte Segurantzak 9.500 milioi euro jaso ditu Erreserba Funtsetik abenduko pentsioak eta aparteko ordainsaria ordaindu ahal izateko, Lan Ministerioak jakitera eman duenez.
Ekarpen horren ostean, Erreserba Funtsean 15.915 milioi euro geratzen dira, Barne Produktu Gordinaren % 1,48a.
Orain arte 66.401 milioi euro atera dira funts horretatik.
Erreserba Funtsa 2000. urtean sortu zuen Espainiako Gobernuak, aro ekonomiko baxuei aurre egiteko eta finantzazio sistemaren oreka bermatzeko asmoz.