Frantzia
Christine Lagarde erruduntzat jo dute, baina ez dute zigortuko
Agentziak | Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariari Frantziako Ekonomia ministroa zela “arduragabekeriaz” jardutea leporatu dio Justiziak.
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak Frantziako Ekonomia ministroa zela ‘Tapia auzian’ “arduragabekeriaz” jardun zuela ebatzi du Errepublikako Justizia Gorteak.
Hala eta guztiz ere, Lagarde epaitu duen auzitegiak ez dio inolako zigorrik jarri NDFko zuzendariari, eta erabaki hau ez da ministro ohiaren aurrekarietan agertuko.
2014ko abuztuan, Frantziako magistraturak ikerketa bat ireki zuen Lagardek bultzatutako arbitraje auzitegi batean Frantziako ministrio ohiaren jarduera aztertzeko. Auzitegiak 404 milioi euroko kalte-ordaina agindu zuen Bernard Tapie enpresariarentzat. Adidas Credit Lyonnais banku erdi publikoari saldu zion hark 1994an, Francois Miterrand buru zuen Gobernuko ministo sartzeko.
Christine Lagardek urtebeteko kartzela-zigorra izateko aukera zuen, baita 15.000 euroko isuna ordaintzekoa ere, fiskalak ministroaren absoluzioa eskatu zuen arren.
Lagardek uztailaren 5ean eman zion hasiera bost urteko bigarren agintaldiari, NDFko zuzendari moduan. 2011ko uztailetik da erakundeko burua.
Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsak iragarri du bilera bat egingo duela astelehen honetan Frantziako Justiziak hartutako erabakiaren ondorioak aztertzeko.