Kargatzen...
Itxi

LAN GATAZKA

Fagor CNA enpresak 34 langile kaleratu ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Kaleratzeak salatzeko, beharginek ordubeteko lanuztea egin dute Eskoriatzako, Arrasateko eta Basauriko lantegietan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iragarritakoa bete, eta 34 langile kaleratu ditu gaur Fagor CNA enpresak. Atzo jakinarazi zion zuzendaritzak Edesa Industrialeko enpresa batzordeari asteazken honetan gauzatuko zirela kaleratzeak.

Beharginek, protesta modura, ordubeteko lanuztea egin dute, 10:15etik 11:15era, Eskoriatzako, Arrasateko eta Basauriko lantegietan. Enpresa batzordeak nabarmendu duenez, lanuzteek jarraipen "zabala" izan dute. "Prozesuan eskua hartzeko" eskatu diote erakundeei, eta bereziki, Eusko Jaurlaritzari.

Abenduaren hasieran jakinarazi zien Fagor CNAko zuzendaritzak sindikatuei 35-43 langile kaleratzeko asmoa zuela, taldearen "diru-kontuak onbideratze" aldera. 34 kaleratzetatik zortzi "traumatikoak" dira, enpresak jakinarazi duenez.

Garbigailuak, galdarak eta beste etxetresna batzuk ekoizten dituzte Garagartzako plantan, eta 380 langile ari dira beharrean bertan.

harrean bertan.harrean bertan.harrean bertan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)