Txosten baten arabera
Mercadona da supermerkatu merkeena
Erredakzioa
Mercadonako prezioek % 27ko aldea dute El Corte Inglesekoekin.
Elikagaien salneurriek % 27ko aldea izan zuten bigarren hiruhilekoan saltokien arabera. Mercadona supermerkatua merkeena da, Consum eta Carrefur saltokiekin batera; El Corte Ingles eta Hipercor, ordea, garestienak dira.
Apiriletik ekainera arte elikagaien salneurriek % 0,9 gora egin zuten, besteak beste, okelaren (% 0,7) eta arrainaren (% 5,9) garestitzeagatik, Industria, Komertzio eta Turismo Ministerioaren barne dagoen Barne Komertzioko Salneurrien Behatokiaren txostenaren arabera.
Gorakada orokorra jasan du elikagaien saskiak. Igoera handienak Santanderren (% 5,6) eta Gironan (% 5,7) eman ziren, eta txikienak Ciudad Realen (% 2,7) eta Pontevedran (% 2,7).
Bestalde, azken hamabi hilabeteotan elikagaiaren saskiak % 2,2 behera egin du, batez ere, supermerkatuetan (% 3,1).