Aurrekontuak
Azpiazu: 'Aurrekontuetan ez da ez murrizketa ez ‘arinkeriarik’ egongo'
Agentziak | Erredakzioa
Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuaren esanetan, ardatza gizarte politikak, teknologia eta berrikuntza izango dira, eta aurrekontuok apirilean martxan egotea da bere asmoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin, eta 2017ko aurrekontuetan murrizketarik egongo ez dela esan du, nahiz eta erantsi duen “arinkeriak” ere ez dela izango.
Datorren urterako kontuak ehuneko bat edo bi handitzea da aurreikuspena, eta “ahaleginak” gizarte politiketara bideratzea, baita teknologiaren eta berrikuntzaren sektoreari “bultzada bat” ematera ere.
Azpiazuk azpimarratu du EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Exekutiboaren asmoa oposizioko alderdi guztiekin hitz egitea dela, aurrekontuen inguruan “ahalik eta akordio zabalena” lortzeko. Aurrekontuok otsailean idaztea espero du sailburuak, eta apirilean “martxan” egotea.
Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur lanbide arteko gutxieneko soldata % 8 igotzea onartuko duela eta, igoera hori diru sarrerak bermatzeko errentari ere eragiten badio aurrekontuen banaketa modu nabarmenean azpizkoz gora jarriko lukeela adierazi du.
“Ez dauka zentzu handirik diru sarrerak bermatzeko errenta eta lanbide arteko gutxieneko soldata lotzeak”, esan du, baina Eusko Jaurlaritzak “legea aztertu eta beteko” duela erantsi du.
“Ez dago PP berririk”
Espainiako Gobernuarekiko harremanei buruz, Azpiazuk uste du euskal legeen aurkako errekurtsoak jartzeak zaildu egiten dituela, eta Madrilen “PP berririk” ez dagoela esan du, baizik eta alderdi hori “behartuta” gerturatzen dela beste alderdiengana, “ez onena akordioak lortzea dela uste duelako”.
% 3ko hazkundea
Euskal Autonomia Erkidegoko zenbaki makroekonomikoei dagokienez, sailburuak esan du ekonomia % 3 haziko dela aurten eta % 2,3 2017. urtean, eta horrek enplegua sortzea ahalbidetuko duela.
bidetuko duela.