Itxi

Datu aurreratua

% 3ra igo da KPIa, argindarraren garestitzeak eraginda

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Azken sei urteetako tasarik altuenean kokatu da inflazioa.

Argindarraren garestitzeak zuzenean eragin du inflazioan. EiTB

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 3an kokatu da 2017ko urtarrilean, azken sei urteetako tasarik altuenean, hain justu.

INE Estatuko Estatistika Institutuak datu aurreratua kaleratu du (otsailaren 15ean berretsi behar du indizea), urte arteko tasa % 3an kokatuta.

Argindarraren eta erregaien (gasolioa eta gasolina) garestitzeak eragin dute gorakada.

Datua baieztatuko balitz, urtarrileko hazkundea abenduko tasaren halako bi izango litzateke, eta 2011tik erregistratzen den altuena.