Itxi

Pentsioak

Pentsio baxuenak gutxieneko soldatara parekatzea erabaki du Nafarroak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren 22.000 kontribuzio-pentsio daude foru erkidegoan, 9.490 alarguntza-pentsio barne.

Argazkia: EiTB

2017rako onartutako lanbide arteko soldata minimora iristen ez diren 22.000 kontribuzio-pentsio kopuru horretara parekatzeko erabakia hartu du Nafarroako Gobernuak. Horien artean, 9.490 alarguntza-pentsio daude.

Miguel Parra Gizarte Gaietako presidenteordeak prentsaurrekoan jakitera eman duenez, alarguntza pentsioak 2017an % 8raino igo daitezke, lanbide arteko gutxieneko soldataren moduan.

Nafarroan gutxieneko soldataren azpitik dauden beste 12.466 kontribuzio-pentsioetarako adostutakoa hiru urtetan zehar egingo de igoera progresiboa da, 2019an alarguntza-pentsioarekin parekatu arte.

Alarguntza-pentsioen kasuan, proposamenak osagarriko zerga-arintze fiskala handitzea eragingo du % 300ean, gutxieneko soldata berrira berdintzeko. Kostua 3,2 milioitik 10 milioira pasatuko da.

Beste 12.466 kasuetan, foru Gobernuak soldata minimoa gehi % 2a igotzea aurreikusi du 2017rako, % 3a 2018 eta 2019 urteen kasuan. Modu honetan, aurten, kontribuzio-pentsio minimo guztiak Nafarroan 707,6 eurokoak izango dira, hamalau ordainketetan. 9,6 milioi euroko kostua izango du horrek.

Neurri honen onuradunak emakumeak dira gehienbat: % 98 alarguntza-pentsioetan, eta % 56 gainerakoetan.

Albisteak (2)