Itxi

Eustatek emandako datuak

EAEko BPGa % 3,1 hazi zen iaz, 2015ean baino bi hamarren gehiago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Barne Produktu Gordinak bilakaera positiboa izan zuen Araban (% 3,3), Bizkaian (% 3,1) eta Gipuzkoan (% 3).

Barne Produktu Gordinaren bilakaera positiboa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 3,1 hazi zen iaz, 2015ean baino bi hamarren gehiago eta ia 2014an baino bi aldiz gehiago (% 1,6), Eustat erakundeak gaur emandako datuen arabera. 2016ko laugarren hiruhilekoan, EAEko Barne Produktu Gordinak % 2,9ko hazkundea izan zuen, aurreko urteko hiruhilekoaren aldean. Bestalde, 2016ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,6 hazi zen.

Lurraldez lurralde, Barne Produktu Gordinaren bilakaera positiboa izan zen Araban (% 3,3), Bizkaian (% 3,1) eta Gipuzkoan (% 3).

EAEko lau jarduera-sektore nagusiak hazi ziren iaz. Industriaren sektoreak % 3,3 egin zuen gora, zerbitzuen sektorea % 3,2 hazi zen, eta eraikuntzak eta lehen sektoreak % 1,6ko igoerak izan zituzten.

Eskariari dagokionez, barne eskariak % 3ko hazkundea izan zuen, eta, BPGaren % 3,1eko hazkundearekin batera, kanpo-saldoak ekarpen positiboa izan zuen 2016an.

Enpleguaren bilakaera, lanaldi osoko lanpostuetan neurtuta, positiboa izan zen iaz, % 1,9 egin baitzuen gora. Zerbitzuen sektorean hazi zen gehien enplegua (% 2,1), industrian (% 1,6) eta lehen sektorean (% 1) ere gora egin zuten arren. Eraikuntzan, 2008tik lehen aldiz, ez da enplegua suntsitu, eta 2015ean batez beste lortutako mailari eutsi zion.

Albisteak (3)