Itxi

2017ko Aurrekontuak

Aurrekontuak asteazkenerako adostea espero du Jaurlaritzak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurrekontuak onesteko helburuarekin, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PPrekin berriro bildu nahi dela esan du Jaurlaritzak, alderdiek euren proposamenak "zehazteko".

Oposizioko talde batekin akordio bat ixteko "borondatea" du Jaurlaritzak. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak oposizioko talderen batekin aurrekontuen akordio bat itxi nahi du hurrengo asteazkenerako. Momentuz ez du zehaztu zeinekin egongo da "gertuago" paktu horretara heltzeko, Pedro Azpiazu Ogasuneko sailburuak adierazi duenez.

Gasteizen egindako prentsaurreko batean sailburuak esan duenez, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PPrekin egindako bilerak aztertu ditu Legebiltzarrean 2017ko Aurrekontuak onesteko akordio bat bilatzeko.

Azpiazuk gogorarazi duenez, Jaurlaritzan EAJk eta PSE-EEk osatzen duten koalizioak gehiengoa ez duenez, oposizioko talde baten laguntza edo abstentzioa behar du aurten Kontuak aurrera ateratzeko.

Helburu horrekin, hurrengo egunetan EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PPrekin berriro bildu nahi dela esan du, alderdiek euren proposamenak "zehazteko". Hurrengo asteazkenerako talde horietako batekin akordio bat ixteko "borondatea" duela esan du, baina onartu duenez, "zaila" izango da mota honetako paktu bat lortzea.

Albisteak (4)

Bideoak (2)