Itxi

Gipuzkoako Foru Ogasuna

Apirilaren 18an abiatuko da Gipuzkoako 2016ko errentaren kanpaina

eitb.eus

Leer en Castellano

Martxoaren 30ean ekingo diote Foru Ogasunak landutako 200.000 autolikidazio-proposamenak bidaltzeari.

Errenta aitorpena

Gipuzkoako Foru Aldundiak apirilaren 18an irekiko du 2016ko Errenta Aitorpena egiteko epea. Hala, zergadun gipuzkoarrek ekainaren 26ra arte izango dute aukera Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zerga eta Ondasunaren gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko.

Posta bidez bidalitako autolikidazioen kasuan, nahikoa izango da Foru Ogasunak igorritako proposamena onartzea, zenbatekoa jaso edo ordaintzeko. Proposamen horiei oniritzia emateko epealdia apirilaren 6tik ekainaren 26ra bitartekoa izango da. Martxoaren 30ean hasiko dira bidaltzen, apurka-apurka, apirilaren 18ra arte.

Jasotako proposamenarekin ados egonez gero, zergadunak onartu egin beharko du telefonoz edo internet bidez. Guztira 200.000tik gora proposamen bidaliko ditu Gipuzkoako Foru Ogasunak.

Aurretiazko hitzorduak

Errenta-aitorpena era mekanizatuan egiteko asmoa dutenek, apirilaren 11tik hasi eta ekainaren 5era arte eskatu ahal izango dituzte aurretiazko hitzorduak. Autolikidazio proposamena onartu nahi ez dutenek apirilaren 20ra arte itxaron beharko dute hitzordua eskatzeko.

Albisteak (1)