Itxi

Bilboko Portua

Jaurlaritzak 2020an hasiko ditu Hegoaldeko Tren Saihesbidearen lanak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Arantxa Tapiaren arabera, proiektu "estrategiko" honek ekonomiarentzako "lehiakortasuna" ekarriko du eta Ezkerraldeko bizilagunen "bizi kalitatea hobetuko du".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak Bilboko Portuaren Hegoaldeko Tren Saihesbidea egingo du, eta dirua Euskadik Espainiako Estatuari ordaintzen dion kupotik kenduko da. Lanak 2020an hasiko dira, eta Serantes eta Olabeagako tunelen arteko zatia eginez hasiko dira.

Akordioak 375 milioi euroko partida jasotzen du 2022ra arte, 1. fasea (Serantes-Olabeaga tunela) idatzi eta egiteko, eta 2. fasea (Barakaldo-Basauri) idazteko, Ikerketa informatiboa egiteko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak prentsaurreko batean esan duenez, proiektu "estrategiko" honek ekonomiarentzako "lehiakortasuna" ekarriko du, eta Ezkerraldeko bizilagunen "bizi kalitatea hobetuko du". Orain arte, Bilboko Portuko zama trenek aldirietako trenentzako trenbidea erabili dute.

Tapiak azaldu duenez, Ortuella, Trapagaran, Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldo udalerrietan pilaketak sortzen ditu eta bertako bizilagunei kalte egiten die egoera horrek. Udalerri horien erdialdetik pasatzen da aldirietako trenbideen sarea, eta zama trenak gauean ere garraiatzen dute.

Trenbide berria herri horien erdigunetik aldenduko da eta trenaren bidez salgaien trafikoa handitzeko aukera emango du. Europar Batasunaren Atlantikoko korridoreko trenbide sarearen parte izango da, eta Euskadi-Kantabria konexioa abiadura handian egingo du.

Halaber, honek lehiakortasun handiagoa emango die Bilboko Portuari eta euskal enpresei; izan ere, euskal logistika sarea (portuak, aireportuak, trenak eta errepideak) "horren zerbitzura" egongo da. Sailburuak egindako iragarpenaren arabera, ostiral honetan emango dute Ezkerraldeko udalerrietako alkateekin lortutako akordioaren berri.

Bideoak (1)