Itxi

Epaia

Bitartekoen eta finkoen kaleratzea parekatu dute Haurreskoletan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Haurreskoletako bitarteko langileak % 36 dira hezitzaileen kasuan, eta kudeaketa-langileak % 100.

Hezkuntza saileko Haurreskolen patzuergoko hamaika bitartekoen kalte-ordaina iraunkor batenarekin parekatu ditu epaitegi batek, Steilas sindikatuak adierazi duen arabera.

Idatzi batean azpimarratu duenez, bi epaiak aitortzen dute kalte-ordainik jaso ez zuten hamaika langileen eskubidea, eta orain, 20 eguneko kalte-ordaina jasoko dute.

Bitartekoen eta iraunkorren kaleratzeengatik ematen den kalte-ordaina parekatzen dituen Europak igorritako aldeko epaia dela eta, hainbat bitartekok erreklamazioa ezarriko dute.

Salatu duenez, Haurreskoletako bitartekoak % 36 dira hezitzaileen kasuan, eta kudeaketa-langileak % 100.

Steilasentzat, aipatutako epaiak, eta "heltzear daudenak" kontratazio politika aldatzera eta bitartekoen egonkortasuna hobetzeko formulak bilatutzera behartu behar dute Administrazio publikoa.