Lan-gatazka
Taxilarien protestak Bilbo erdigunea geldiarazi du
Agentziak | Erredakzioa
Gidaridun alokairuzko ibilgailu gehiegi baimentzen ari direla salatzen dute taxilariek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
200 bat taxiz osatutako ilara batek Bilbo erdigunea kolapsatu du eguerdian, Bizkaiko taxilariek deitutako protestan.
Goizeko 10:00etatik 16:00etara lanuztea egin dute, gidaridun alokairuzko ibilgailu gehiegi baimentzen ari direla salatzeko eta horrek kalte handia egiten diela salatzeko.
Bizkaian, 1.800 taxilari egon dira grebara deituta. Mobilizazioa ondoko elkarteek antolatu dute: Radio Taxi Getxo, Femade, Astane, Teletaxi Bilbao eta Radio Taxi Bilbao.
Antolatzaileen arabera, taxilarien % 90ak egin dute lanuztea eta gutxiengo zerbitzua % 3koa izan da.
Taxilariek ohartarazi dute protestei eutsiko dietela, Sustapen Ministerioak beren aldarrikapenak aintzat hartu arte.
Estatuko hainbat tokitan izan dira lanuzteak.