Itxi

Naval ontziola

Navaleko enpresa batzordeak inplikazioa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

“Beste enpresa batzuekin egin duen moduan”, kreditu parte-hartzaile batekin laguntzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Argazkia: EiTB.

Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako enpresa batzordeak adierazi duenez, langileek bizi duten egoera larria da, izan ere, ekoizpena % 20koa da une honetan. Arazoari irtenbidea bilatze aldera, Eusko Jaurlaritzari konpromisoa eskatu diote langileen ordezkariek.

Enpresa batzordeak gaurko prentsaurrekoan adierazi duenez, hirugarren hitzordua egiteko eskatu diote Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko buruari. Horrez gain, “beste enpresa batzuekin egin duen moduan”, kreditu parte-hartzaile batekin laguntzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Enpresak hartzekodunen aurre-konkurtsoa aurkeztu zuen eta, komitearen arabera, Navalen inguruan lan egiten duten enpresak “ontziola alde batera uzten ari dira, langileei ordaintzen ez zaielako”. Izan ere, 1.500 langiletik 300 gelditzen dira Sestaoko enpresan lanean.

Horrez gain, enpresak “gaitasuna eta eskarmentu profesionala” duela argi utzi nahi izan du batzordeak, eta “arazoa gestioan” izan dela adierazi dute. “Espekulaziorako erabili ezin daitekeen plan industriala” eskatu dute langileen ordezkariek.

k.

Albisteak (2)