Krisia
Fagor-CNAko langileek mobilizazioak antolatu dituzte
agentziak | erredakzioa
Mobilizazio egutegia onartu dute, baina ostegunera arte ez dituzte horren xehetasunak emango.
Fagor-CNAk Arrasaten duen lantegiko langileek asanblada egin dute mobilizazio egutegia onartzeko. Konpainiak ekoizpenaren zati bat eten izanaren aurka egingo dituzte protestak.
Sindikatuko iturrietatik jakinarazi dutenez, Garagartzako fabrikan labe, sukalde eta berogailuen alorra gelditu dute, lehendik geldirik zegoen garbigailuekin batera, eta Basauriko lantegian (Edesa) termoen ekoizpenari eragingo dio etenaldiak.
Egoera horren aurrean, Garagartzako lantegiko beharginek mobilizazio sorta onartu dute, eta ostegunean lantegiaren kanpoaldean emango duten prentsaurrekoan emango dituzte protestei buruzko xehetasunak.
Langileek "enpresaren etorkizunerako modu aktiboan" lan egiteko prestutasuna berretsi dute, baina zuzendaritzari langileak kaleratzeko txostena "berehala" atzera botatzeko exijitu diote.