Itxi

Kontsumorako Prezioen Indizea

Urte arteko KPIa % 1,5 igo da EAEn eta % 1,1 Nafarroan, ekainean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Aurreko hilabetekoarekin alderatuta, berriz, inflazioa mantendu egin da bai Euskal Autonomia Erkidegoan eta baita Nafarroan ere.

Etxebizitzaren prezioaren igoerak eragin du, besteak beste, prezioen gorakada. EiTB

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,5 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 1,1 Nafarroan, ekainean, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera. Batez ere, etxebizitzaren prezioaren igoerak eta aisialdiaren, kulturaren eta komunikazioen garestitzeak eragin du prezioen igoera.

Lurraldez lurralde, Gipuzkoan eta Bizkaian % 1,6 igo da urte arteko KPIa, eta Araban, berriz, % 1,3.

2017ko maiatzeko datuekin alderatuta, berriz, inflazioa mantendu egin da bai Euskal Autonomia Erkidegoan bai Nafarroan. Halaber, bi hamarren egin du gora Araban, eta hamarren bat jaitsi da bai Bizkaian eta baita Gipuzkoan ere.

Bestalde, Espainian % 1,5 igo da urte arteko inflazioa ekainean.

/eu/tag/nafarroa/

Albisteak (4)