Itxi

Eztabaida

Turismoa Euskadin ez dago masifikatuta, Tapiaren esanetan

RADIO EUSKADI

Leer en Castellano

Turismo ereduaren kontra Ernaik abiatutako kanpaina arbuiatu du sailburuak, eta "uda guztietan manifestazio bat egiteko aitzakia"ri egotzi dio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren esanetan, turismoa ez dago masifikatuta Euskadin, eta ez ditu Mediterraneoan dituzten arazoak.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Tapiak onartu du "une jakin batzuetan eta leku jakin batzuetan" turismo kontzentrazioa arazoak sortzen ari direla,  baina iritzi dio erakundeak "seriotasunez" ari direla lanean egoera hori bideratzeko.

Hala, Ernai ezker abertzaleko gazte mugimenduak turismo ereduaren kontra abiatutako kanpaina arbuiatu du. Ernaik manifestazio bana deitu du Gasteizko eta Donostiako jaietan, "Zuen turismoa, gazteon miseria" lelopean. Sailburuaren hitzetan, "uda guztietan manifestazio bat egiteko aitzakia" behar du erakunde honek.

Euskal industriaren osasun onaz ere galdetu diote sailburuari. Nabarmendu duenez, gora egin du ekoizpenak, azken hilabetean apur bat gelditu bada ere. Azken datu horri garrantzia kendu dio Tapiak, urte-arteko joerari erreparatu behar baitzaio, bere ustean.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landua izan da, eta eitb.eus-ek itzulia.

Albisteak (2)

Bideoak (1)