RADIO EUSKADI
Beltran de Heredia: 'Turistak erakartzeko, segurtasuna ezinbestekoa da'
EITB.EUS
Turismo ereduaz sortu den polemikaren harira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du indarkeria erabilita ez dela ezer lortuko.
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan baieztatu duenez, turismoaren gaineko indarkeriak "ez darama inora". EAEn, zenbait pintada eta manifestazioz gain, "ez da aparteko ezer gertatu", gaineratu du, eta hala izaten jarraitzea espero du.
Aldi berean, turismoaren sektorean segurtasunak duen garrantzia azpimarratu du sailburuak. Horren aburuz, Euskadi segurua da, eta, horrenbestez, "erakargarria" da turistentzat.
Espetxeen transferentziari dagokionez, Beltran de Herediak adierazi du lan gehiago ekarriko diola Ertzaintzari, orain arte presondegietako kanpoko segurtasunaz eta presoak osasun zentroetara eramateaz besterik ez baita arduratzen, eta laster heltzea espero du.
Terrorismo jihadistaren alorrean, sailburuak esan du bere departamentuak batez ere prebentzioan oinarritzen den jarduera plan bat daukala.
at daukala.