Foru Ogasuna
Bizkaiko eta Arabako Aldundiek zerga-bilketa areagotu dute uztailera arte
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Foru Ogasunak 4.824,9 milioi euroko zerga-bilketa izan du, eta urte arteko hazkundea % 16,8koa da. Arabakoak 1.058 milioi bildu ditu, hau da, % 15,3ko hazkundea du.
Bizkaiko Foru Ogasunak 4.824,9 milioi euroko zerga-bilketa izan du, iazko epe berean baino 694,1 milioi gehiago, Aldundiak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Modu honetan, urte arteko diru-bilketa % 16,8koa da, urteko lehen zazpi hilabeteetan, ekonomiaren martxa ona berretsita.
Bildutako guztitik 2.457,8 milioi zuzenekoa ez den zergari dagozkie, eta oinarrizko kontzeptuetatik, behin errentaren kanpaina amaituta, PFEZa % 6,7 igo da (1.673,5 milioi), laneko atxikipenak % 3,6 igo direla nabarmenduta.
Bestalde, sozietate-zerga 643,4 milioi eurokoa da oraingoz; 2016ko epe berean, aldiz, 384,6 milioikoa zen.
Arabako diru-bilketa % 15,3 hazi da
Bestalde, Arabako zerga-bilketa uztailera arte 1.058 milioi eurokoa izan da, iazko epe berean baino % 15,3 handiagoa.
Foru Ogasunak astelehen honetan eman du datu horien berri. Zerga zuzenak % 10,9 igo dira, eta zuzenak ez direnak % 5,7.
Zehazki, PFEZa % 7,5 handitu da, laneko atxikipenak hilero haziz joateagatik (igoera % 4,7koa da) eta emaitza positiboa izan duen errentaren kanpainagatik (% 11,9 gehiago).
Sozietate zergak 17 milioi eurotan egin du gora, batik bat, ohiko erregimenean zergak ordaintzen dituzten enpresen ordainketaren finkapenagatik. Iazko urrian hasi zen hazten.