Itxi

Euskadiko PP

Euskadiko zergak jaisteko beharra nabarmendu du Euskadiko PPk

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Amaya Fernandez Euskadiko PPren idazkari nagusiak alderdiak Euskadiko fiskalitatearen erreforma egiteko aurkeztutako proposamena nabarmendu du.

Amaya Fernandez prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Euskadiko zergak jaisteko beharra nabarmendu du gaur Euskadiko PPk. Zergen bilketen azken datuak aurreikuspenak baina hobeak direla kontuan izanik egin du proposamena alderdiak.

Amaya Fernandez Euskadiko PPren idazkari nagusiak alderdiak Euskadiko fiskalitatearen erreforma egiteko aurkeztutako proposamena nabarmendu du. Uztailean aurkeztutako proposamenak IRPF zerga maila ertainei jaistea eta Sozietateen zerga %28tik 25era murriztea jasotzen du besteak beste.

Fernandezen arabera, zerga bilketen inguruan kaleratutako azken datuek aurreikuspenak gaindituko dituzte, eta horrek zergak jaisteko beharra indartu du.

Enpresen lehiakortasuna indartzeko eta maila ertaineko familian poltsikoak arintzeko beharrezkoa da zergak jaistea”, adierazi du. “Beharrezkoa denean, 2013an bezala, esfortzu bat egiteko eskatu behar zaie herritarrei. Baina orain, zergen bilketa datuak kontuan izanik, ez da beharrekoz esfortzu hori egiteko eskatzea”, gaineratu du.

Euskadiko PPren buruzagik EAJko buruzagiei alderdi barruko “bi arimen” artean aukeratzerako gonbita luzatu die. “Pedro Azpiazu Ogasun sailburua zergak igotzearen alde agertu da, eta ahaldun  nagusiak jaistearen alde agertu dira”, esan du.

EAJk zergak igotzen baditu 2018 euskal aurrekontuak ez dituela babestuko ere ohartarazi du Fernandezek. “Marra gorria da, Euskadiko PPren proposamena zergak jaistea da”, esan du. Hori dela eta, erakundeetan zerga politika hitzartzearen alde agertu da. “Euskaldunok gehiago arduratzen gaitu zerga politikak transferentzien eztabaidak baino”, amaitu du.

Albisteak (2)