Itxi

Sestao

Navaleko enpresa-batzordeak bilera-sorta hasiko du gaur alderdiekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Lehenengo batzarrak EAJrekin eta PSE-EErekin izango dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sestaoko Navaleko enpresa-batzordea alderdi politikoekin bilduko da datozen egunotan, gaurtik hasita, enpresaren egoera eta balizko etorkizunaren gainean mintzatzeko, jabeek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu ondoren.

Enpresa-batzordeak azaldu duenez, bilera-sortaren helburua da "zuzendaritzak sortutako ziurgabetasuna salatzea, 215 lanpostu zuzen eta enpresa laguntzaileetako beste 40 arriskuan jarri baititu hartzekodunen konkurtsoak".

Horren aurrean, astelehenean, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarekin bilduko dira lehenengo, 11:00etan, sozialisten Bilboko egoitzan, eta Andoni Ortuzar EAJren presidentearekin bilduko dira gero, Sabin Etxean.

Asteartean, EH Bilduren ordezkariekin batuko dira, eta asteazkenean, berriz, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentearekin. Bilera-sorta Elkarrekin Podemosekin itxiko dute.

Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuari batzarra eskatu dio enpresa-batzordeak, eta horren erantzunaren zain daude.

Elkarrizketa horiek guztiak amaitutakoan, sindikatuek batzar orokorra egingo dute, bilera horietan jasotakoen berri emateko langileei.

teko langileei.

Albisteak (2)

Bideoak (1)