Itxi

Sestaoko ontziola

Navaleko enpresa-batzordea: 'Konkurtsoarekin, sinesgarritasun galera'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

“Konkurtsoan ez sartzea oso garrantzitsua da, sinesgarritasuna ez galtzeko. Hori ez gertatzeko, lanean ari gara. Horregatik, ontziak bukatu nahi ditugu”, adierazi du enpresa-batzordeko presidenteak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ontziola hartzekodunen konkurtsoan sartzea saihestu behar dutela esan du Jose Pedro Gonzalez Navaleko enpresa-batzordeko presidenteak, erabaki horrek “sinesgarritasuna galtzea” ekarriko lukeelako.

Ontziolako langileen ordezkaritza Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuarekin bildu da gaur. Beharginek “lau ontziak bukatzeko” asmoa dutela azaldu du Gonzalezek.

“Konkurtsoan ez sartzea oso garrantzitsua da, sinesgarritasuna ez galtzeko. Hori ez gertatzeko, lanean ari gara. Horregatik, ontziak bukatu nahi ditugu”, nabarmendu du enpresa-batzordeko presidenteak.

“Ontziolaren egoerak kezkatu” egiten dituela azaldu diote langileen ordezkariek foru diputatuari. Azken hiru ekitaldietan ia 100 milioi euroko galerak pilatu ditu Navalek, eta hartzekodunei beste 150 milioi euro zor dizkie.

Bizkaiko Aldundia “harbera” agertu dela goraipatu du Gonzalezek. Enpresa-batzordeko ordezkariaren hitzetan, “erabateko babesa azaldu digute, ontziolak etorkizuna duela uste dutelako eta lantegia erortzen utzi behar ez dugulako”.

EH Bilduk "diru publikoarekin laguntzea” aztertzeko eskatu du

Bestalde, Navalek bizi duen egoerari “konponbideak bilatzeko” mahai-inguru bat martxan jartzea eskatu du EH Bilduk. Bertan, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta langileek ordezkaritza izan behar dutela zehaztu du koalizioak.

Era berean, inbertitzaileak bilatzen dituzten bitartean, “epe laburrera bideragarritasuna bermatzeko, ontziolari diru publikoarekin laguntzea beharrezkoa da”, EH Bilduren arabera. Horregatik, “aukera guztiak” aztertzeko eskatu du.

Navaleko enpresa-batzordeko ordezkariak koalizioaren ordezkaritza batekin bildu dira gaur, Bilbon.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, bilera “luzea” izan da, eta enpresako zuzendaritzaren eta Jaurlaritzaren “kudeaketa txarra” nabarmendu dute bertan bi aldeek.

rtan bi aldeek.

Albisteak (2)

Bideoak (1)