Itxi

Lan-gatazka

Edesa Industrialeko langileek errefusatu egin dute CNAren 'xantaia'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Langileek atzera bota dute zuzendaritzaren azken proposamena eta elkarretaratzea egingo dute enpresak aurkeztutako lan erregulazioko txostenaren aurka.

Edesa Industrial enpresako langileek atzera bota dute zuzendaritzaren azken bideragarritasun plana. Azken proposamenaren arabera, taldeak 160 langileri eutsiko lieke, hau da, hasierako planean baino 30 gehiago. Guztira, 300 langile daude.

Hori horrela, ostiralean elkarretaratzea egingo dute, Arrasaten, enpresak langile guztientzako aurkeztutako lan erregulazioko txostenaren aurka.

Langileek Arrasateko Garagartza lantegiaren industrializazioaren alde daude, enpresak itxiko duela esan dien arren, eta horregatik enpresaren proposamenari uko egingo diote.

Enpresa-batzordea ostiralean bilduko da berriro zuzendaritzarekin, eta astelehenean Eusko jaurlaritzarekin bilduko dira, horretarako bilera eskatu ostean. Gipuzkoako aldundiarekin oraingoz ez dute biltzeko asmorik, baina “baliteke” laster bilera bat eskatzea ere.

Albisteak (3)