Itxi

GREBA HEZKUNTZAN

'Hausnarketa prozesu bat' iragarri du Uriartek, hezkuntza ituna helburu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hezkuntzako sindikatuek deitutako mobilizazioak errespetatzen baditu ere, ez daudela justifikatuta uste du Cristina Uriarte sailburuak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak gaur iragarri duenez, "hausnarketa prozesu" bat abiatu nahi du Hezkuntzako sindikatu eta eragileekin eta alderdi politikoekin, hezkuntza ituna lortzeko asmoz.

2017-2018 ikasturtearen hasieraren harira, Cristina Uriarte sailburua Gasteizko Angel Ganivet ikastetxean izan da eta sindikatu nagusiek hezkuntza ez unibertsitarioan deitutako mobilizazioak hizpide izan ditu.

Ikasturte berriari begira, "guztion artean" Hezkuntza ituna adosteko beharra azpimarratu du Uriartek. Horri begira, irailean "hausnarketa prozesu" bat abiatuko duela azaldu du, Hezkuntzako eragileen, sindikatuen eta politikarien parte-hartzearekin.

Uriarteren esanetan, akordioak euskal hezkuntzaren egonkortasuna eta kalitatea "egituratu eta indartu" behar ditu, hezkuntza modernizatuta. Hori dela eta, irailean zehar Hezkuntzako eta gizarteko eragileekin bilerak deituko dituela iragarri du.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek mobilizazio egutegi zabala iragarri dute hezkuntza ez unibertsitarioan, abenduaren 12rako greba deialdi bat barne. Hezkuntzako sindikatuek deitutako mobilizazioak errespetatzen baditu ere, ez daudela justifikatuta uste du Cristina Uriarte sailburuak.

Sindikatuen aldarrikapenei dagokienez, Uriarteren esanetan, "errealitatetik oso urrun dauden mezu alarmistak" bidaltzen dituzte sindikatuek.

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)