Itxi

Sestao

Navalen akzio multzo txiki bat erostea aztertzen ari da Jaurlaritza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ontziolaren egoera 'zaila' dela onartu du lehendakariak, baina etorkizuna baduela uste du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Inigo Urkullu lehendakariak gaur ziurtatu duenez, posible da Eusko Jaurlaritzak Sestaoko La Naval ontziolaren "akzio multzo txiki bat" erostea eta aukera hori aztertzen ari da bere Gobernua. Ontziolaren egoera 'zaila' dela onartu arren, etorkizuna baduela uste du lehendakariak.

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan Urkulluk adierazi duenez, kapitala handitzeko ezintasunaren aurrean La Naval ontziolak ahalik eta ordenatuena izango den hartzekodunen konkurtsoan sartu behar du.

"La Navalen jarraitutasunaren alde gaude. Espero dezagun alde guztiok egiten ari garen lanak urriaren 7tik aurrera emaitzak ematea, hartzekodunen konkurtso ordenatua izatea eta La Navalen jarduerak jarraikortasuna izatea", azaldu du.

Gobernuak Sestaoko ontziolaren akzioak eros ote ditzakeen galdetuta, krisi egoeran dauden beste enpresa batzuetan ere parte hartu dezakeela iradoki du.

"Kudeaketa eredu batek zigortu duen enpresa bat da, 140 milioi euroko zorra pilatu duena, eta Eusko Jaurlaritza akziodun izateaz hitz egiten ari gara?", galdetu du.

Hala eta guztiz ere, Jaurlaritzak La Navalen etorkizunarekiko konfiantza duela azpimarratu du lehendakariak. Hori dela eta, "partaidetza kredituen" bitartez laguntza emateaz gain, beste inbertsio bide batzuk aztertzen ari direla azaldu du, tartean, akzio txiki multzo bat erostearena.

Albisteak (5)

Bideoak (1)