Itxi

'Euskal Y'

AHTaren lanak onartu ditu Adifek Bergarako lotunean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak. Tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua izango du.

AHT. Argazkia: EiTB.

Adifeko Administrazio Kontseiluak Bergarako lotunearen lehenengo tartea egiteko baimena eman du, eta, hortaz, 'Euskal Y'-aren AHTaren lanak desblokeatu dituela jakinarazi du gaur Iñigo de la Serna Sustapen ministroak.

Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, lehiaketa publikoa deituko dute lanen esleipena egiteko.

Lehen tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua dauka, 5,1 kilometroko ibilbidea izango du, eta Arrasate, Bergara eta Elorriotik igaroko da.

Proiektuak jasotakoaren arabera, hiru tunel egingo dituzte tarte honetan: Udalaitz ekialdea, Udalaitz mendebaldea eta Kortazakoa. Halaber, Angiozarren tunel artifiziala egingo dute, eta Arantostein, biaduktu bat.

De la Sernak honen berri eman du goizean Lezon, Gaintxurizketa tunela handitzeko lanak ikuskatzen izan ostean. Lan horiek Astigarraga eta Irun arteko tartean hirugarren erraila egiteko lanen barruan daude.

Lanak 2013an bukatuko dituztela aurreikusten du Sustapen Ministerioak.

Albisteak (2)