Lan-erregulazioko plana Edesan
CNAk astelehenera arte luzatu du kontsulta epea
eitb.eus
145 behargin kaleratzeko eta Garagartzako lantegia ixteko asmoarekin jarraitzen du zuzendaritzak.
CNA taldeak datorren astelehenera arte luzatu du lan-erregulazioko plana Edesa Industrialen gauzatzeko epea, Euskadi Irratiak aurreratu duenez. Epe hori berez gaur zen bukatzekoa, baina Basauriko San Fausto jaiak direla eta, astelehena arte luzatzea erabaki du zuzendaritzak. Hala ere, 145 behargin kaleratzeko eta Garagartzako (Arrasate, Gipuzkoa) lantegia ixteko asmoa du enpresak.
Hala, lan-erregulazioko espedientearen kontsulta epea astelehenean bukatzen da Edesa Industrialen. CNA taldeak Garagartzako lantegia itxi, eta Eskoriatzan eta Basaurin ekoizten jarraitzeko asmoa du.
Azken bileran, urriaren 3koan, zuzendaritzak 160 langile espedientetik ateratzea proposatu zuen, baina enpresa-batzordeko ordezkariak aurka azaldu ziren.
Sindikatuen arabera, proiektua ?aurrera ateratzeko inbertitzaile posibleen zain? daude, baina enpresak ?ez du ezer jakinarazten?. Gainera, kalera bidaliko ez dituzten 160 langileen ?egoera? zein izango den ez dute argitu, horien hitzetan.
?Zalantzak?
Beharginek kontsulta epea eteteko eskatu zuten bileran, ?zalantza horiekin epea luzatu behar delako, inbertitzaileen asmoak eta bideragarritasun egitasmoa ezagutu arte, akordio bat adostu daitekeen ikusteko, baina ez dute onartu?.
Iragarritakoa betez gero, astelehenean emango dute ezagutzera Fagor CNAko buruek kaleratuen eta lanean jarraituko dutenen zerrenda. Kaleratzeak urriaren 27an gauzatuko omen dira.