Itxi

HARTZEKODUNEN KONKURTSOA

Edesa Industrialek hartzekodunen konkurtsoa eskatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Erabakia aurrekonkurtsoaren epearen amaiera iritsi delako hartu dutela esan du enpresak.

Enpresaren helburua prozesua hiru hilabeteko epean bukatzea da. EFE

Edesa Industrial enpresak hartzekodunen konkurtsoaren eskaera aurkeztu du Donostiako epaitegian 2017ko urriaren 27an, hartzekodunekin hitzarmen baten aurreproposamena aurkezteko industria inbertitzaileekin dituzten negoziazioak direla eta.

Erabakia “aurrekonkurtsoaren epearen amaiera” iritsitakoan hartu duela jakinarazi du konpainiak ohar baten bidez. Hartzekodunen aurrekonkurtsoa ekainaren 30ean aurkeztu zen eta urriaren 30ean amaitu da. “Hartzekodunekin hitzarmen baten aurreproposamena aurkeztea ahalbidetuko duten industria inbertitzaileekin negoziazioak” bukatzen ari direla ere esan du.

Zentzu horretan, konfidentzialtasuna dela-eta, konpainiak “inbertitzaileen identitatea eta balizko akordioari buruzko zehaztasunak” azaltzeko ahalmena ez duela azaldu du. Hala ere, “enpresaren etorkizuna behin betiko konponduko dituzten eskaintzak aurkezteko konfiantza osoa” duela esan du.

Azkenik, behin eskaera eginda, bere helburua prozesua hiru hilabeteko epean bukatzea dela esan du enpresak.