Itxi

Finantza eskandalu berria

'Paradisuko paperetan' ageri direnak ofizioz ikertuko ditu Espainiak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Montoro ministroak "aholkulari fiskal eta juridikoei" eskatu die paperetan nahastutako iruzurgileei ez laguntzeko.

Cristobal Montoro, artxibozko argazki batean. EFE

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak nabarmendu duenez, "Paradisuko paperak" delakoetan ageri diren zergadunak ofizioz ikertuko dituzte.

Eskandalu berri horren inguruan kazetariek egin dizkioten galderei erantzunda, Montorok esan du iruzur fiskala saihesteko neurriak hartuta dituela Espainiak, eta paperotan agertzen direnak ikertuko dituztela. Era berean, iruzurgileei ogasunak ezkutatzen ez laguntzeko eskatu die "aholkulari fiskal eta juridikoei".

Montororen esanetan, "gizarteak ez ditu horrelakoak ulertzen".

Xavier Trias Bartzelonako alkate ohi eta PDecAT udal taldeko presidentea paperotan agertzen omen da. Horren harira itaundu diote Montorori, eta dimititu beharko ote lukeen galdetuta, erabakia Triasi berari dagokiola erantzun du ministroak.

Albisteak (1)