Itxi

Lana

Siemens Gamesak 6.000 langile kaleratuko ditu datozen hiru urteetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Berregituraketa plana 24 herrialdetan eramango dute aurrera, eta taldeko beharginen (ia 27.000 langile) % 22ri eragingo die.

Siemens Gamesak 6.000 langile kaleratuko ditu datozen hiru urteetan. Argazkia: EiTB

Datozen hiru urteetan 6.000 langile kaleratzeko asmoa du Siemens Gamesak, “egitura biziagoa, lehiakorragoa eta kostu txikiagoak” lortzeko helburuarekin, Markus Tacke taldeko kontseilari delegatuak jakitera eman duenez.

Berregituraketa plana 24 herrialdetan eramango dute aurrera, eta taldeko beharginen (ia 27.000 langile) % 22ri eragingo die. Aldez aurretik 700 kaleratze iragarri zituzten. Gamesak eta Alemaniako taldearen filial eolikoak bat egin zuten iragan apirilean.

Taldearen emaitzak aurkezteko prentsaurrekoan, konpainiak berregituraketa “2020 baino askoz lehenago” gauzatzea espero duela azaldu du zuzendariak. 700 lanposturen murrizketa dagoeneko “martxan dago”, gogorarazi duenez.

Murrizketak Danimarkan eta Kanadan

Konkretuki, Aarlborgeko (Danimarka) lantegiaren gaitasuna murriztu, Tillsonburg (Kanada) ixteko eta Afrikako eta Asiako ekoizpena areagotzeko asmoa du enpresak.

Sindikatuetako ordezkariekin negoziatzen “beherala” hasiko direla azaldu du taldeak, merkatu bakoitzeko araudia aplikatuz. Akordioen berri “dagokionean, negoziazioak behin amaituta” emango dutela erantsi du.

Datozen hilabeteetan aurrera eramango duten berregituraketa egitasmoa “taldea sendotzeko beharrezko pausoa” dela azpimarratu du Siemens Gamesak.

Albisteak (2)