Itxi

Berregituraketa plana

Erkoreka: 'Siemens Gamesaren kaleratzeek eragin txikia izango dute EAEn'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jaurlaritza konpainiako arduradunekin batzartuko da asteazken honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, exekutiboko ordezkaritza bat Siemens Gamesa enpresako arduradunekin bilduko da bihar, asteazkenarekin. Erkorekaren aburuz, multinazionalak mundu osoan egin nahi dituen kaleratzeek ez dute eraginik izango Euskadin, edo izatekotan, "oso txikia" izango da.

Datozen hiru urteetan 6.000 langile (beharginen % 22) kaleratuko dituela iragarri zuen atzo Siemens Gamesak.

Jaurlaritzako eledunaren esanetan, berregituraketak eragin "handia" izango du batez ere Alemanian, Danimarkan eta "beste leku batzuetan", eta "lanpostu askori" eragingo dio. Hala, plan horrek Euskadin izan dezaken ondorioak "bertatik bertara" ezagutzeko bilera iragarri du asteazkenerako.

Aurreratu duenez, enpresaren arduradunekin "aurreneko hartu-emanak" izan dituzte telefono bidez, eta jakinarazi dietenez, berregituraketak, izatekotan, "oso eragin txikia" izango du EAEko lantegietan.

"Enpresak uste du Euskadin dauden lantegietan hartu beharreko erabakiak bere garaian hartu zirela. Egin beharreko doikuntzak eginda daude, eta beraz, eragina izatekotan, oso txikia izango da",  azaldu du Erkorekak.

Siemens eta Gamesa enpresen bat egitea egokia izan ote zen pentsatzen jarraitzen ote duen galdetu diote kazetariek Erkorekari. Nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "begi onez" hartu zuen "enpresa erabaki" hori,  "bat egitea adostutakoa, ekonomiaren hazkundearen eta lanpostuak mantentzearen aldekoa" zelako. "Adostutako bat egite positibo bat bezala saldu ziguten, baina dena den enpresei zegokien erabakitzea", esan du.

 

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (2)