Itxi

2018rako kontuak

Aurrekontuak negoziatzeko orduan 'beto politikorik' ez jartzea eskatu du Erkorekak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Negoziazioa “eduki konkretuen” ingurukoa baldin bada baikor azaldu da Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Era berean, prozesua zerga-erreformatik “bereiztea” eskatu du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE

Negoziazioa aurrekontuaren “eduki konkretuen” ingurukoa baldin bada baikor agertu da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta, horregatik, “beto politikorik” ez jartzea eskatu die alderdiei. Era berean, prozesua zerga-erreformatik “bereiztea” eskatu du.

Gobernu Kontseiluaren ondoren prentsaurrekoan eman du Erkorekak. “Aurrekontuak luzatzeko hipotesia” Eusko Jaurlaritzaren mahai gainean ez dagoela adierazi du bozeramaileak. “Ezarritako epeak eta jarraibideak betetzen” ari direla goraipatu du.

Zentzu horretan, aurrekontuak onartzeko, babesak lortzeko helburuarekin negoziazioa arratsalde honetan hasi dela gogorarazi du. Exekutiboak “baikor izaten” jarraitzen duela azaldu du Erkorekak.

“Kontu publikoen inguruko akordio bat posible da, are gehiago, beharrezkoa da, aurrekontuek funtsezko helburu erakundeen egonkortasuna bermatzea dutelako, eta baita susperraldi ekonomikoa, lanpostuak sortzea eta zerbitzu publikoak mantentzea ere”, gaineratu du.

Erkorekaren ahotan, “aurrekontu-sailen eduki konkretuaren inguruan akordioa adosteko ez dago aparteko zailtasunik, kontuen apustu sozial zabala” kontuan izanda.

Albisteak (4)