Itxi

Kaleratzeak Siemens Gamesan

Zamudio, Sarriguren eta Iruñeko zentroetako langileak kaleratuko ditu Siemens Gamesak

EITB.EUS

Leer en Castellano

Kaleratzeak bulegoetan eta logistika zentroetan egingo dituzte, ez produkzio lantegietan.

Siemens Gamsesak Sarrigurenen duen zentroa. Argazkia: EFE

Siemens Gamesak 400 langile kaleratu nahi ditu Espainian. Estatuko 12 zentrotan egingo ditu kaleratzeak, tartean Zamudion, Sarrigurenen eta Iruñean, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Murrizketak bulegoetan eta logistika zentroetan egingo dituzte. Hortaz, produkzio lantegietan ez da kaleratzerik izango.

Multinazionalak oraindik ez du zehaztu zentro bakoitzean zenbat behargin kaleratu nahi dituen, eta enpresa-batzordeak bilera batera deitu azaroaren 23an, lan-erregulazio txostenaren baldintzak negoziatzeko.

Zuzendaritzak mundu osoko langileen % 23 (6.000 lanpostu inguru) kaleratuko zituela iragarri zuen, urteko bigarren seihilekoan izandako 13 milioi euroko galerei aurre egiteko. Siemensek eta Gamesak apirilean bat egin zutenetik jarduera bateratua izan duten lehen seihilekoa da.

ELAk azaldutakoaren arabera, planak ez die Mungiako, Asteasuko eta Aoizko ekoizpen-fabrikei eragingo. Bulegoetan eta I+G zentroetan izango ditu ondorioak.

Albisteak (3)