Itxi

Kontratua

CAFek 18 tranbia saldu ditu Maurizio uharterako

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Enpresa gipuzkoarrak 100 milioi euroko kontratua sinatu du Afrikako errepublika tranbiaz hornitzeko, eta 1.500 milioi euro inguruan itxi du 2017ko eskarien bolumena.

CAF Maurizio uharteetan

CAF Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles gipuzkoar enpresak 18 tranbia salduko dizkio indiar empresa bati 100 milioi euroren truke, horrek Maurizion garraio sistema bat gara dezan.

Euskal enpresak gaur iragarri duenez, Larsen and Toubro Limited enpresarekin hitzartu du kontratua, Maurizioko Errepublikan 450 milioi euroko garraio proiektu bat garatzen ari baita bertan.

CAFek Indiar Ozeanoko uharterako egingo dituen 18 tranbiak Urbos modelokoak izango dira.

Kontratu hau gehituta, CAFen eskarien bolumena 1.500 euro ingurukoa izango da guztira 2017an, eta, besteak beste, Zeelanda Berrira, AEBera, Flipinetara, Suediara eta Herbehereetara bidaliko ditu trenak.

Albisteak (3)