Itxi

LANGABEZIA

12.939 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2017an Hego Euskal Herrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Guztira, 163.279 pertsona zeuden lanik gabe urte amaieran. Bestalde, 290.193 langabe gutxiago zenbatu dituzte urte amaieran Espainian, baina, guztira, 3.412.781 pertsona zeuden lanik gabe.

Your browser doesn’t support HTML5 video

12.939 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2017. urte amaieran, Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak emandako datuen arabera. Guztira, 163.279 pertsona zeuden lanik gabe abendua amaieran.

Langabeziaren beherakada handiagoa izan da Nafarroan (% 10,77) Euskal Autonomia Erkidegoan (% 6,33) baino. Zehatz-mehatz esanda, 4.313 langabe gutxiago zenbatu dituzte Nafarroan eta 8.626 gutxiago, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Guztira, 35.732 langabe daude Nafarroan eta 127.547 EAEn.

Abenduan 746 pertsonak aurkitu dute lana EAEn eta 511k, ostera, Nafarroan. Beste modu batera esanda, langabezia tasak % 0,58 eta % 1,45 egin du behera EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Lurraldez lurralde eta datu absolutuei erreparatuta, Bizkaian (4.141 pertsona) jaitsi da gehien langabezia, Gipuzkoaren (2.993 pertsona) eta Arabaren (1.492 pertsona) aurretik. Portzentajeak aintzat hartuta, ostera, Gipuzkoan % 8,10 egin du behera, % 6,74 Araban eta % 5,37 Bizkaian. Azken hilabetean 763 pertsonak aurkitu dute lana Bizkaian, 129k Araban eta 146k Gipuzkoan.

Espainiako Estatuko datuei dagokienez, 290.193 langabe gutxiago zenbatu dituzte abenduan: 3.412.781. pertsona daude langabeen zerrendan izena emanda. Langabezia tasak bosgarren urtez jarraian egin du behera. Hala eta guztiz ere, jaitsiera 2015ean eta 2016an baino txikiagoa izan da.  Halaber, aurreko hiruhilekoan baino 413.900 pertsona gehiago zenbatu dituzte okupatuta, guztira 18.508.100 zenbatu baitituzte.

 

 

Albisteak (5)

Bideoak (2)