EDESA INDUSTRIAL
CNAk Endesa marka urrian bere filial bati saldu ziola salatu dute langileek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Edesa Industrialen enpresa batzordeak "administradore kontsurtsalarekin izandako elkarrizketetan" izan du horren berri. Aktibo horren itzulera eskatuko dute eta "joko zikina" salatu dute.
Edesa Industrialeko langile-batzordeak jakitera eman duenez, CNA Groupek Edesa marka bere taldearen kide den filial bati saldu zion urrian, enpresa "hartzekodunen prekonkurtsoan zegoen bitartean", eta horregatik, "aktibo hori itzultzea" eskatuko dutela aurreratu dute.
Edesa Industrialek hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen urriaren 27an Donostiako auzitegi batean, CNA talde kataluniarrak Fagor Electrodomesticos zena hartu eta hiru urtera, hain zuzen ere. Horren aurretik, 141 langile kaleratu eta Arrasateko Garagartza plantar itxi zuen EEEa aplikatu zuen.
Odezkari sindikalek esan dutenez, "maiatz aldera izan ziren marka saltzeko lehen mugimenduak baina urrian saldu zuten efektiboki, hartzekodunen prekonkurtso betean geundela". "Beraz, intzidente konkurtsal bat da" salatu dute, eta horregatik "enpresatik atera den aktibo horren itzulera" eskatuko dute, "legeak konkurtsoa aurkeztu baino bi urte aurreragora arteko mugimenduak aztertzen uzten baitu, itzulerak eskatzeko".
Gertatutakoak ez duela "joko garbia" ematen uste dute enpresa-batzordeko kideek eta enpresak "darabilen politika ilun eta gardentasunik gabearen seinale" dela ere gaineratu dute.
CNA Groupek aurreko astean eman zien jakitera Edesa Industrial eta Geyserreko enpresa batzordeei langile guztiak (160 lagun) kaleratzeko asmoa, eta Geyser-Gastech elkartea likidatzeko asmoa. Amica Groupek 26,8 milioi eskaini zituen Edesa Industrial eta Geyserrengatik, produktuak Fagor markapean komertzializatzen jarraitzea baldintza gisa jarrita, baina Fagor Elkarte Kooperatiboak ukatu egin zuen aukera hori, eta hori omen dago erabaki honen atzean, CNA Groupen hitzetan.
Edesako langileek kritikatu egin dute CNA Fagor markarik gabe geratu izana eta, "Edesa, mantendu zezakeena, filial bati saldu izana".