LAN ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEA
Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko 'inolako planik edo proposamenik'.
CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere.
Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du.
Ildo horretan, "nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak" babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu.
Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta "datozen asteetan" aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.