Itxi

Bizkaia

Amazonek egoitza logistiko bat ireki nahi du Trapagaranen

EITB.EUS

Leer en Castellano

Babcock lantegi zaharraren nabea erosteko aukera aztertzen ari da konpainia estatubatuarra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amazon konpainia estatubatuarra Trapagaranen (Bizkaia) egoitza logistiko bat irekitzeko aukera aztertzen ari da.

Babcock lantegi zaharraren nabea erosteko asmoa du. 1.000 metro koadro inguruko orubea da eta bertan zentro logistiko bat jarri nahiko luke, Xabier Cuellar Trapagarango alkateak ETBri baieztatu dionez.

Nolanahi ere, oraingoz aukera bat baino ez da; izan ere, negoziazioa itxi gabe dago eta beste hainbat enpresak ere agertu dute pabilioi zaharra erosteko nahia, gune estrategikoan kokatuta baitago.

Alkatearen esanetan, Amazonen etorrerak "bultzada" emango lioke herriari, munduko enpresarik handienetakoa delako eta sortuko liratekeen lanpostuengatik.

Babcock enpresako langile ohiak ere itxaropentsu azaldu dira, akordioa gauzatuz gero, enpresak urteetan zor dien dirua berreskuratuko luketelako.

Bideoak (1)