Itxi

BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA

138.200 langabe zenbatu zituzten 2017. urtearen amaieran Hego Euskal Herrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Zehazki, langabezia tasa % 9, 63koa da Nafarroan eta % 10,57koa, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Jende-ilara Lanbideren bulego batean. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

Langabeziak behera egin zuen 2017ko azken hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako (EPA) biztanleria aktiboaren inkestaren arabera. Guztira, 138.200 langabe zeuden Hego Euskal Herrian: 108.300 langabe EAEn eta 29.900, berriz, Nafarroan.

2017. urtean 17.900 pertsonak aurkitu dute lana EAEn. Guztira, 108.300 langabe daude eta langabezia tasa % 10,57koa da.

Okupazioari dagokionez, % 56,32koa da eta 13.800 pertsonatan egin du gora (% 1,53)

Bestalde, Nafarroan % 0,41 jaitsi zen langabezia urteko azken hiruhilekoan eta langabezia tasa % 9,63koa da.

Estatu espainiarrean, ostera, 471.000 pertsonak aurkitu dute lana eta 3,76 milioi langabe daude. Langabezia tasa % 16,55ekoa da.

 

Albisteak (2)