Itxi

Elkarretaratzeak

Erretiro pentsio duinak lortu arte ez dutela etsiko esan dute EAEko pentsiodunek

Agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Gaurkoan, antolatzaileek pentsiodunen batasuna eskatu dute alderdien eta sindikatuen siglen gainetik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EAEko pentsiodunek elkarretaratzeak egin dituzte berriro astelehen honetan, erretiro pentsio duinak, publikoak eta BPGren gaurkotzearekin bat datozenak eskatzeko; ildo horretan, helburu horiek guztiak lortu arte ez dutela etsiko jakinarazi dute gaurko manifestazioetan.

Ehunka pentsiodun mobilizatu dira gaur hiru hiriburuetako udaletxeen aurrean, zein hainbat herritan ere, plataforma ezberdinek deituta.

EAEko pentsiodunak Espainia mailan astero, beren udaletxeen aurrean, mobilizazioak egiten dituzten bakarrak dira.

"Herri osoaren harrotasuna gara", esan du plataformetako kide batek elkarretaratzearen amaieran. Ohi bezala, elkarretaratzea modu baketsuan igaro da, partehartzaileek erabat suminduak egon arren.

Gaurkoan, antolatzaileek pentsiodunen batasuna eskatu dute alderdien eta sindikatuen siglen gainetik. Era berean, martxoaren 17an egingo duten manifestazioan "gazteei, emakumeei eta, oro har, erretiro pentsio publikoak defendatzen dituzten guztiei" kalera ateratzeko deia luzatu diete.

Gasteizen ere, ehun bat pentsiodun kalera atera dira eguerdian, Andre Maria Zuriaren plazan, Arabako Pentsionistak Lanean eta Por una vida digna elkarteek deituta.

Donostian, berriz, mila inguru izan dira kalera ateratako pentsiodunak. Udaletxearen aurrean bildu dira, % 0,25eko igoera gaitzesteko eta 1.080 euroko gutxieneko erretiro-pentsioa ezartzea eskatzeko, "pobreziaren puntutik ateratzea" ahalbidetuko diena.

Albisteak (1)

Bideoak (1)