Itxi

Lan-gatazka Hezkuntzan

Hezkuntzako greba 'gehiegizkoa eta bidegabea' da, Jaurlaritzaren ustez

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Josu Erkorekak "errealismoa eta erantzukizuna" eskatu die sindikatuei martxoaren 14an eta 15ean hezkuntza publikoan deitutako greba dela eta.

Josu Erkoreka gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Matxoaren 14an eta 15ean hezkuntza publikoan eta ez unibertsitarioan deitutako greba "gehiegizko neurria eta behar bada arrazoirik gabekoa" dela esan du Josu Erkorekak; horren ildora, "errealismoa eta erantzukizuna" eskatu die sindikatuei.

Gaurko Gobernu bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak irtenbidea mahai batean egindako negoziaketaren ondorioz lortu behar dela esan du.

Izan ere, bihar (asteazkena) eta etzi (osteguna) lehen eta bigarren hezkuntzan deituta dagoen irakasleen grebari irtenbidea emateko, negoziazio mahai bat beharrezkoa dela uste du Jaurlaritzak.

Horren harira, zenbait sindikaturekin Jaurlaritzak aurkeztutako proposamenen inguruan "akordio garrantzitsuak" adostu direla esan du.

Hori horrela, negoziazio mahaia "zabalik" jarraitzen duela eta Eusko Jaurlaritza "negoziazioekin jarraitzeko eta orain arte akordiorik lortu ezin izan diren arloetan akordioak lortzeko prest" dagoela gaineratu du.

Ondorioz, Erkorekak "negoziazioen eta elkarrizketaren alde egiteko" dei egin die sindikatuei.

 

 

 

Albisteak (3)