Itxi

HAMAIKAGARREN KONTZENTRAZIOA

Pentsiodunak kalera atera dira beste behin Bilbon, eta batasuna aldarrikatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Pazko asteleheneko etenaren ostean, apirilaren 9an egingo dute hurrengo elkarretaratzea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bizkaiko Pentsiodunen Plataformak deituta, ehunka pentsiodun eta erretiratu atera dira hamaikagarren astelehenez jarraian Bilbon, pentsio "duinak" eskatzeko. Halaber, "batasun" aldarria egin dute.

Kontzentrazioan zehar era guztietako oihuak entzun dira: "lapur gutxiago eta pentsio gehiago", "Rajoy dimititu, herriak ez zaitu onartzen", edo "Pentsionistak aurrera". Datorren astelehenean ez dute elkarretaratzerik egingo eta Aste Santuko etenaren ostean, apirilaren 9an irtengo dira berriro kalera.

Plataformako kideek adierazi dutenez, KPIaren igoeraz harago, gaur egungo gazteen pentsioak daude jokoan. Pentsiodunen esanetan, "pentsio duinak bermatzeko" daukadanari eskatu behar zaio dirua.

Horien iritziz, Estatuko Aurrekontuekin ordaindu daitezke pentsioak "Errege Etxearekin eta Elizarekin egiten den bezala".

Kontzentrazioan zehar tentsio une bat bizi izan da, hain zuzen ere, bertaratu direnetako batzuek "sindikatuak kanpora" oihukatu dutenean. "Hemen entzun behar den o¡hua batasunarena da; martxa luze baten hamaikagarren etapan gaude, ez dakigu noiz arte luzatuko den, baina jarraitu egingo dugu", azpimarratu dute plataformak kideek.

Politika egitera behartu dituztela azpimarratu ostean, Espainiako Gobernuaren dimisioa eskatu dute: "Gobernu hau erori arte ez dugu pentsio duinik izango".

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)