Itxi

Kontsumorako Prezioen Indizea

KPIa % 0,3 igo da EAEn eta % 0,2 Nafarroan, martxoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Batez ere, jantzien eta zapaten igoerak eragin du prezioen gorakada. Hotelen, jatetxeen eta kafetegien prezioek ere gora egin dute.

Etxebizitzaren prezioaren igoerak eragin du, besteak beste, prezioen gorakada. EiTB

Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,3 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 0,2 Nafarroan, martxoan; urte arteko tasa, berriz, % 1,2 igo da EAEn eta % 1 Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.

Prezioen igoera horretan eragina izan du jantzien eta zapaten (% 5,2) igoera. Halaber, hotelak, jatetxeak eta kafetegiak (% 0,9) igo dira. Neurri txikiagoan alkoholdun edariak eta tabakoa (% 0,5) eta elikagaiak (% 0,3) hazi dira.

Etxebizitzen prezioek, berriz, % 2,1 behera egin dute; garraioak (% -0,3) eta komunikazioek (% -0,2) ere behera egin dute.

Otsaileko datuekin alderatuta, berriz, prezioek gora egin dute % 0,3 Bizkaian zein Gipuzkoan eta % 0,1 Araban.

Lurraldez lurralde, % 1,3 igo da urte arteko KPIa Gipuzkoan; Bizkaian eta Araban, berriz, % 1,1koa izan da.

Bestalde, Espainian % 1,2 igo da urte arteko inflazioa martxoan, otsailean izandako prezioen igoera baino % 0,1 gehiago.