Itxi

INFLAZIOA

Urte arteko inflazioa % 1,1era jaitsi da apirilean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Martxoan urte arteko inflazioa % 1,2koa zen eta, beraz, hamarren bat egin du behera azken hilabetean. Hileko kontsumorako salneurrien garapenari dagokionez, apirilean % 0,8 egin dute gora.

Artxiboko pantaila-irudia: Agentziak

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) tasa hamarren bat jaitsi da azken hilabetean eta % 1,1ean kokatu da apirilean, Espainiako Estatistika Institutuak emandako KPI aurreratuaren arabera.

Pakete turistikoen eta gasaren merkatzeak eragin du beherakada hori; izan ere, aurreko urteko hilabete berean garestitu egin ziren.

Azken hilabetean prezioek izan duten garapenari dagokionez, ostera, prezioek % 0,8 egin dute gora martxotik apirilera bitartean.

Espainiako Estatistika Institutuak maiatzaren 11an jakinaraziko du KPIaren apirileko behin betiko datua.

 

Albisteak (3)